Bi ibilbide izanen dituzte mendizaleek aukeran, motza (22,6 km) eta luzea (28,7 km)Lesakako XVI. Mendi Itzulia eginen dute igande honetan, ekainaren 9an, Lesakan, Beti Gazte elkarteak antolatuta. Irteera 7:00etatik 7:30era izanen da eta horren aitzinetik, izen emateak eginen dira.Ekainaren 9an, Lesakako XVI. Mendi Itzulia ospatuko dute, Beti Gazte elkarteak antolatua. Bi ibilbide izanen dira aukeran: motza, 22,6 kilometro eta 1074 metroko desnibelarekin; eta luzea, 28,7 kilometro eta 1660 metroko desnibelarekin. Ibilbide motean, Aierdi, Piedad, Unanue, Apittu, Almendruitz, Elutxa eta Gardelkobagoeta igo beharko dituzte. Luzean, Elutxaren ondotik, Galtzarrieta, Errenga, Aritxulegi, Endara, Agiña eta Gardelkobagoeta ere igo beharko dituzte partehartzaileek.Denboraren kontrola Unanuen, Elutxan, Aritxulegin eta Gardelkobagoetan hartuko da. Horrez gain, leku horietan ere, jan eta edatekoa egonen da. Anbulantzia berriz, Piedaden, Endaran eta Gardelkobagoetan izanen da.Aldez aitzinetik izena emateko epea dagoeneko irekia dago, www.mendizmendi.com webgunean, ekainaren 7ko arratseko 22:00ak arte. Edonola ere, egunean berean izena emateko aukera ere egonen da, 6:30etik 7:30era. Prezioari dagokionez, federatu gabeek 16 euro ordaindu beharko dituzte eta federatuek aldiz, 14 euro. Horrez gain, Beti Gazteko bazkideek 4 euroko deskontua izanen dute prezioan. Informazio gehiago nahi izanez gero, betigazte@betigazte.net helbidera idatz dezakezue.
Osorik irakurri