Irungo klubeko emakumeek ikuskizuna eman zuten eta taldea hamaikagarren postuan kokatu, estatu osoko bertze 80 kluben arteanSantiagotarrak taldeko kadete mailako piraguistak Verducidon izan ziren ekainaren lehen asteburuan, Espainiako Sprint Kopa jokatzen. Bertan, emakumeek lortutako emaitzei esker, Irungo kluba hamaikagarren postuan kokatu zen, estatu osotik joandako bertze 80 kluben artean. Larunbatean, ekainaren lehenean, ontzi indibidualen txanda izan zen. Bertan, K1 mailako 500 metroko proban, kadete B kategoriako Eider Ceciliak zortzigarren postua eskuratu zuen eta bere taldekide den June Arrastuak berriz, hamabigarrena. Kadete A kategoriako Nora Arana hamabigarren postuan sailkatu zen ere. Igandean berriz, taldea lehiatu ziren eta K2an parte hartu zuten Aranak eta Cecilia seigarren bukatu zuten txapelketa. Maila berean, Arrastua eta Katixa Franco hamaseigarren izan ziren. K4an berriz, Franco, Arrastua, Cecilia eta Aranak bostgarren postua lortu zuten eta Enara Paradak, Araia Sanchezek, Irati Escribanok eta Nerea Eguigurenek zortzigarren. Azkenik, K2 mistoan, Ibai Aramburuk eta Katixa Francok hamabigarren postua eskuratu zuten. Horrela, pistako denboraldiari hasiera eman zioten piraguista kadeteek eta emaitza bikainekin gainera, neguan zehar egindako lanaren fruituak bilduta. Taldeka ranking-eko hamaikagarren postua eskuratuta, asteburu honetan, Santiagotarrak lehian izanen da berriz ere, oraingo honetan Castrelo do Miñon, Espainiako Maratoi Txapelketan. Euskadiko Txapelketa LegutianonAulki mugikorreko arraunlariak ere lehian izanen dira bihar, ekainaren 8an, Legutianon Euskadiko Txapelketa jokatzeko. 9:00etan hasiko da lehiaketa eta guztira, 600 kirolari baino gehiagok hartuko dute parte, 150 ontzitan banatuta. Santiagotarrak taldearen aldetik, 72 arraunlari joanen dira, 41 ontzitan banatuta.
Osorik irakurri