Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekinReal Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak aurkeztu zituen atzo, ekainaren 6an, Hondarribiako Hotel Rio Bidasoan egindako ekitaldian. Bertan, jantziak erakusteaz gain, Adidas markarekin lan eginen duela jakinarazi zuen. Futbol Emotion taldeak diseinatutako lehen ekipazioa txuribeltza izanen da, marraduna, eta bigarrena berriz, Aston Villari keinua egiten diona. Real Unionek hurrengo denboraldian erabiliko dituen bi ekipazioak aurkeztu zituen atzo Hondarribiako Hotel Rio Bidasoan. Lehen jantzia marraduna izanen da, txuribeltza, 1918ko Kopa irabazi zuten taldeak erabiltzen zuen antzekoa. Honekin klubaren historiari men egin nahi izan diote. Galtzak beltza izanen dira eta ukitu doratuak ere izanen ditu, ezkutuari aitortza eginez. Bigarren ekipazioa berriz, Aston Villa FCri keinu eginen diona da. Kamiseta granate kolorekoa izanen da, mauka urdinekin eta galtza xuri eta galtzerdi urdinekin ere. Honekin taldeak aurten Aston Villarekin sinatu duen akordioari erreferentzia egin nahi izan dio, eta etorkizun bati begira, elkarrekin lan egiteko nahiari ere. Bi jantziak Futbol Emotionek diseinatu eta egin ditu, eta hemendik guttira salgai jarriko dute. Horrez gain, Adidas markarekin lan eginen dutela ere jakinarazi zuen klubak. Ez soilik 24/25 denboraldia, baizik eta 25/26an ere. Real Unionek Adidas marka jantziko du, talde alemaniarrarekin sinatutako akordioaren ondorioz.
Osorik irakurri