HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko eka. 12a, 11:27

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lanCD Bidasoak eta Hondarribia Eskubaloia Klubak Ilcapo Hondarribiko talde tekniko berria izendatu du, 2024/25ko denboraldirako. Horrela, Hugo Sanchez izanen da taldeko entrenatzailea, Diego Lorenzoren ordez, eta berarekin batera, Eñaut Uruñuela izanen da bigarren entrenatzailea eta Yon Gomez atezainena. Hugo Sanchez irundarra izanen da Ilcapo Hondarribiako entrenatzailea heldu den denboraldian (2024/2025). Esperientzia du Sanchezek entrenatzaile gisa, izan ere, Amenabar Zarautz ZKE taldeko entrenatzailea izan da, gizonen Ohorezko Mailan bi denboraldiz, 2018/19an eta 2021/22an. Horrez gain, Euskal Eskubaloi Federazioan ere eskarmendua du, bertan zuzendari tekniko, entrenatzaile ikastaroetako irakasle eta emakumeen kadete taldeko hautatzaile izan baita. 2013/14 denboraldian gainera, CD Bidasoako antolatzailearen koordinatzailea izan zen, baita Bidasoa Irun taldeko bigarren entrenatzailea ere. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua, Espainiako Batzorde Olinpikoaren (COE) Kirol Errendimendu Handiko masterra eta European Handball Federationen EHF Master Coach titulua ditu.Bigarren entrenatzaile lanetan, Eñaut Uruñuela irundarra egonen da, CD Bidasoako emakumeen arloko koordinatzaile ere den bitartean. Uruñuela klubeko oinarrizko maila guztietatik pasatu da, 2010etik Eskubaloi Eskolan sartu zenetik. Gainera, emakumeen eskubaloiari lotua egon da 2016/17tik, infantil eta kadete taldeekin batez ere. Eskubaloiko monitore ikastaroa egina du irundarrak (2017/18) eta lurraldeko entrenatzaile ikastaroa ere (2020/21). Gaur egun, entrenatzaile nazionalaren ikastaroa egiten ari da. Azkenik, lan taldea osatzen Yon Gomez irundarra ere egonen da, atezainen entrenatzaile lanetan. CD Bidasoako harrobiko maila guztietatik pasatu da atezain gisa, azken urteetan bigarren taldera ailegatu den arte. Orain ongi ezagutzen duen postuko jokalariak entrenatuko ditu. Era berean, CD Bidasoak eta Hondarribia Eskubaloia Klubak Diego Lorenzok bi urte hauetan erakutsi duen inplikazioa eta konpromisoa eskertu nahi izan dute eta bere etorkizunean zorterik onena opa diote.

Osorik irakurri