SANTIAGOTARRAKEK BRONTZEZKO BI DOMINA ESKURATU DITU ESPAINIAKO MARATOI TXAPELKETAN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko eka. 14a, 12:30

Katixa Francok eta Nora Aranak eskuratu zuten hirugarren postua K2an, baita Eider Ceciliak ere K1eanSantiagotarrak taldea Castrelo do Miñon izanen zen, ekainaren 8an eta 9an, Espainiako Maratoi txapelketa jokatzen. Taldeka bostgarren postuan sailkatu zen, 70 klub baino gehiagoren artean. Irungo piraguistek brontzezko bi domina eskuratu zituzten: Katixa Francok eta Nora Aranak K2an eta Eider Ceciliak K1ean. Katixa Franco eta Nora Arana kadeteek lortu zuten emaitzarik onena Santiagotarrak klubarentzat, baita Eider Ceciliak ere. Lehen biak K2an lehiatu ziren eta Cecilia berriz, K1ean. Horrez gain, K2an Nerea Egiguren eta Irati Garcia seigarren izan ziren eta Enara Parada eta Araia Sanchez zortzigarren. Azkenik, Ibai Aramburu hamaikagarren izan zen kadete mailako K1ean. Jubenil mailan, K2an, Alex Arana eta Markel Juaristi laugarren izan ziren eta Oihan Arrondo eta Iñigo Irastortza hamargarren. Emakumeetan, Jone Palenzuela eta Enara Nuñez seigarren izan ziren eta Maialen Vitoria eta Eneritz Aizpiolea zazpigarren. K1ean, Odei Gelbenzu seigarren helmugaratu zen. Aulki mugikorreko sailak sei garaipen lortu zituen Euskadiko txapelketanEuskadiko Txapelketan ere parte hartu zuen Santiagotarrak klubak pasa den asteburuan. Legutianon jokatu zen aulki mugikorreko jardunaldia eta guztira sei garaipen eskuratu zituzten Irungo arraunlariek: Julen Carro, Bruno Perez, Marco Viniegra eta Thomas Aguado infantil mailako lauko scull-ean; Koldo Laguardia, Joseba Larretxea, Xabier Zubeldia eta Antton Arellano, lemazain gabeko lauko beteranoan; Josu Villafranca eta Ignacio Mancisidor, beterano mailako biko scull-ean; Mikel Laguardia eta Inhar Romano, kadete mailako lemaizain gabeko bikoan; Julen Villafranca, Beñat Fernandez, Bittor Lekuona eta Oier Emazabel, jubenil mailako lauko scull-ean; Ane Calvo, Julene Bengoetxea, Maitane Zapirain eta Irati Laguardia, lemazain gabeko lauko absolutuan.Estropada honen ondotik, ekainaren 21etik 23ra Sevillan izanen da taldea, Espainiako kadete, jubenil eta senior mailako Espainiako Txapelketa jokatzen. Ondotik, gauza bera eginen dute infantil eta beteranoek Bañolasen, uztailaren 5etik 7ra. Euskadiko Sprint, Slalom eta Kayak Cross txapelketakAsteburu honetan berriz, ur lasaietako eta ur bizietako piraguistek zeregina izanen dute. Bihar, ekainaren 15ean, Legutianon jokatuko dute ur lasaietako Euskadiko Sprint Txapelketa. Biharamunean, ekainaren 16ean, eskenatoki berean, infantilen Euskadiko Txapelketa ere ospatuko da. Ur bizietako saila aldiz, Pauen izanen da Euskadiko Slalom eta Kayak Cross Txapelketan. (Argazkia: J.J.Portos)

Osorik irakurri