Finalean penaltietan irabazi zieten bizkaitarrek Real Uniongo BeteranoeiArenas Clubek irabazi du Real Uniongo Beteranoek antolatutako Irun Hiria Beteranoen VII. Torneoa. Txapelketa trinagularra jokatu zen lehenbizi eta lehen neurketetan, Arenasek eta Real Unionek 1-0 irabazi zieten Touring taldeari eta hirugarren partida beraz, erabakigarria izan zen txapelduna zein izanen zen erabakitzeko. Getxotarrek eta irundarrek jokatu zuten finala eta penaltietan irabazi zuten lehenek, VII. edizioaren titulua bereganatuz. Torneoaren atarian, Iñaki de Mujika eta Manuel Alberdi jokalari unionista ohiaren oroimenez minutu bateko isilunea egin zuten. Horrez gain, zozketa solidarioa ere egin zuten eta bildutako diru guztia San Jose Langilea parrokiara bideratuko dute, ongintzazko helburuetarako. Joxean Legorburu Real Uniongo Beteranoen presidentea:
Osorik irakurri