Euskadiko Txapelketan ere hirugarren postua eskuratu ondotik, hondarribitarrak TKE Ligari begira daudeEspainiar Estatuko Txapelketa jokatu da Donostiako Kontxan asteburuan, eta kaleen zozketan inork nahi ez zuen lehendabizikoa egokitu zitzaion Hondarribiari. Itsaso zakarrari aurre eginez, Hondarribiak brontzezko domina eskuratu zuen gizonezkoetan, eta ekainaren 29an Galizako uretan abiatuko den Eusko Label Ligako lehen paladetan pentsatzen hasi dira dagoeneko. Bermeoko Urdaibaik bere nagusitasuna erakutsi du asteburu honetan Espainiako Txapeldun izendatuz. Azkarrena izan da Zierbenari 10 segunduko aldea ateriaz, eta 53 segundu Hondarribiari. Joseba Amunarrizek gidatutako eskifaia azkar geratu zen atzean, izan ere, bi metroko olatuekin eta itsaso zakarra zelarik, inork nahi ez zuen lehen kalea egokitu zitzaion Hondarribiko Ama Guadalupekoari, eta erruz pagatu zuen. Lehen ziabogan iada, Urdaibai eta Zierbenaren arteko lehia izango zela argi geratu baitzen. Frantxis Gonzalez, Hondarribia Arraun Elkarteko ordezkariak balioan jarri nahi izan du halere hirugarren postua. Eta kale zozketak eragin nabarmena izan badu ere, ez du aitzakiarik eman nahi izan. Gipuzkoako Txapeldun izendatu da aurten, eta Euskadiko hirugarren postua ere. Baina udako estropada denboraldiari begira daude dagoeneko. Hor bai, kale zozketa puntualetatik haratago, astebururo-astebururo norbere maila mantentzea baita garrantzitsuena. Hala beraz, San Juan bezperan arraun elkarteak bere ohiko eskifaien aurkezpena egingo dute, eta ondoren ekainaren 29an hasiko dute Eusko Label Galizako uretan. Frantxis Gonzalez, Hondarribia Arraun Elkarteko ordezkaria:
Osorik irakurri