Ekainaren 22an ospatuko zen San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa eta Sandra Piera eta Jon Urtizberea izan ziren azkarrenakSanpedro eta sanmartzial besten programaren barrenean, San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa ospatu zen pasa den ekainaren 22an. Euri ttikia baldin bazen ere, 140 korrikalari izan ziren irteeran, nahiz eta helmugara 132 ailegatu. Horietatik azkarrenak Sandra Piera eta Jon Urtizberea izan ziren. Irteera hartu zuten 140 korrikalaritik 132 ailegatu ziren San Martzialen kokatua zegoen helmugara. Emakumeetan, Sandra Piera izan zen irabazlea, 17:24ko denbora eginez. Bere gibeletik, Claudia Behobide (18:12) eta Beatriz Males (18:25) helmugaratu ziren hurrenez hurren. Gizonetan, Jon Urtizberea izan zen azkarrena aurtengo edizioan. 13:22 minutu behar izan zituen ibilbideko 3,6 kilometroak osatzeko eta berekin batera podiumean, Patrick Laqueche igan zen bigarren koskara. Honek azken minutura bitarte borroka zuen garaipena, baina azkenik, 13:31 minuturekin bigarren sailkatua izan zen. Azkenik, hirugarren koskara, Aritz Garin igan zen, 14:01 minutuko denborarekin.
Osorik irakurri