Pilotarien izenak Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan larunbatean 12:00etan egingo duten talde argazkian jakinaraziko dituzteEuskal Herri osoko 30 pilotarik uko egingo diote Frantziako edo Espainiako selekzioei. Duela 20 urte pasa abiatutako ekimenak gorabeherak izan baditu ere, pilotari batzuk berriz elkartu dira «Euskal Pilota Selekzioa Orain!» aldarrikatzeko. Pilotarien izenak Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan larunbatean 12:00etan egingo duten talde argazkian jakinaraziko dituzte. Munduko Pilota Txapelketa jokatzen den bakoitzean eztabaida pil-pilean egon ohi da. Euskal pilotaren mundiala jokatzerik ez baitute euskaldun pilotariek, Espainia ala Frantziako selekzioekin ez bada. Saiakera anitz egin izan dituzte Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren alde, baina bi estatuetako federazioek oztopatu izan dute beti. Aldiz, heldu den larunbatean, ekainaren 29an, Ipar eta Hego Euskal Herriko 30 pilotarik agerraldia egingo dute Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan, euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzea ez ezik, Frantzia eta Espainiako selekzioekin jokatzeari uko egingo diotela jakinaraziko dute. Aldarrikapen honekin bat egiten duten guztiei ekitaldira hurbiltzeko deia luzatu dute, Hendaiako Beltzeniako Daniel Ugarte frontoian 12:00etan.Hortan parte hartuko duen Amaia Larralde pilotari hendaiarra izan dugu gonbidatu goiz hontan. Aipatu ditugun 30 pilotarietatik 14 Ipar Euskal Herrikoak dira, eta argi utzi nahi izan du «ez dela Frantziako selekzioaren kontrako edo gorroto ekimen bat, euskaldun garen heinean Euskal Selekzioarekin jokatu nahi dugula, besterik ez». Gogoratu, beraz, Espainia eta Frantziako selekzioei uko egingo dieten 30 pilotarien izenak larunbatean jakinaraziko dituztela Hendaian. «Euskal Pilota Selekzioa Orain!» lelopean talde argazkia egingo dute Daniel Ugarte Beltzenia frontoian, eguerdian, 12etan.Amaia Larralde pilotaria:
Osorik irakurri