ERRUGBI TXAPELKETA OSPATUKO DUTE HONDARRIBIAKO HONDARTZAN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko eka. 26a, 09:31

Txingudi Rugby Taldeak antolatutako hitzordua izanen da eta uztailaren 6an eginen daTxingudi Rugby Taldeak zazpigarren aldiz antolatu du Hondarribiako hondartzan Errugbi Txapelketa. Uztailaren 6an ospatuko dute eta hiru modalitateetan eman daiteke izena: senior mailan (emakume, gizon edo talde mistoetan), emakumeen mailan edota beteranoen mailan. Pasa den urteko partehartze handiaren ondotik, aurten ere Errugbi Txapelketa antolatuko du Txingudi Rugby Taldean Hondarribiako hondartzan. Zazpigarren edizioa izanen da aurtengoa eta goiz osoko egitaraua antolatu dute. 10:00etatik 15:00etara izanen dira lehian izena ematen duten talde desberdinak. Tartean, 11:30ean, Hernaniko taldeak errugbi inklusiboko erakustaldia egonen da. Dena bukatuta, hirugarren denbora izanen dute errugbilariek, baita epaile eta antolatzaileek ere, DJ Asuncionen musikaren laguntzaz. Hemeretzi taldek hartu zuten parte lehengo urtean, inoizko kopururik handiena, eta aurtengoan zifra hori gainditzeko helburua izanen du klubak. Horretarako, taldeak hiru modalitatetan eman dezakete izena: senior mailan (emakume, gizon edo talde mistoetan), emakumeen mailan edota beteranoen mailan. Jokalari bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu izena ematerakoan (30€ uztailaren 2tik aitzinera izena emanez gero), eta trukean, edizio honetako kamiseta, hana eta edaria emanen zaie. Aurtengo aldaketa nagusia txapelketa babesle gehiagorekin antolatu dela da. Kirol Aukera eta Bidassoa Basque Brewery gehitu dira txapelketa laguntzera. Kartela berriz, Judas Arrieta artistak egin du berriz ere. Informazio gehiago eta izena emateko aukera hemen: https://www.txingudirugbyclub.eus/beachUdan ere errugbia praktikatzeko aukeraTxingudi Rugby Klubak udan ere kirol hau praktikatzeko aukera eskainiko du, “TxingUda!” programaren barrenean. Uztailaren 2tik aitzinera eskainiko da, abuztura bitarte, eta 8-14 eta 13-18 urte arteko haur eta gazteei bideratua egonen da. Ttikienenek errugbia praktikatzeaz gain, joko kooperatiboak, kirol ekintzak, ur jolasak, txangoak eta hainbat jarduera gehiago eginen dituzte Plaiaundin, dinamizatzaile euskaldunek gidatua, naturarekin harremanetan eta elkarren arteko errespetua, elkartasuna eta laguntasuna sustatuz. 9:00etatik 13:00etara ospatuko dira jarduerak.Gazteek aldiz, errugbiarekin lotutako ariketak, prestaketa fisikoa eta teknifikazioa landuko dute Donibane-Lohitzuneko Saint-Jean-de-Luz Olympique taldeko teknikarien laguntzarekin, 10:30etatik 12:30etara ospatuko diren saioetan. Izen emateak astez aste egin behar dira eta asteko 65€-ko prezioa izanen du, txikien taldearen kasuan, eta asteko 50€-koa handienen kasuan. Bi programetan beherapen ezberdinak daude eskuragarri. Informazio osoa eta izen emateak esteka honetan egin daitezke: https://www.txingudirugbyclub.eus/txinguda

Osorik irakurri