Bi jokalariak ere ezker hegalean arituko diraAlex Lozano eta Finley Munroe dira Real Uniongo jokalari berriak. Biak ezker hegalera indartzera etorri dira klub txuribeltzera, Lozano Sporting de Gijonetik eta bigarrena, Aston Villatik. Lozanok dagoeneko debuta egin zuen larunbatean denboraldiko lehen jardunaldian. Alex Lozano utzita ailegatu da Sporting de Gijonetik Real Unionera. Sporting-eko harrobian hazia da jokalaria eta, pasa den denboraldian, zazpi partidu jokatu zituen lehen taldearekin. Horrez gain, 19 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin aritua da txapelketa internazionaletan. Finley Munroe berriz, Aston Villatik ailegatu da utzita ere. Chelsea FCko harrobian gezin, 2021ean ailegatu zen Aston Villara. Pasa den maiatzaren 9an egin zuen debuta lehen taldearekin, UEFA Europa Conference Leagueko partiduan, Olympiakos FC taldearen kontra. Hamar egun beranduago, debuta egin zuen Premier Leaguen Cristal Palace FC taldearen kontra. Orain Irunera iritsi da klub txuribeltzak Real Unionekin duen hitzarmenaren baitan.
Osorik irakurri