NAROA ZUBIMENDI MUNDUKO TXAPELDUNORDE

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko abu. 23a, 11:01

Zubimendik zilarrezko domina eskuratu du Emma Alimbauekin batera 23 urtez azpiko Munduko TxapelketanSantiagotarrak klubeko Naroa Zubimendi Kanadan izan da aste honetan, 23 urtez azpiko Munduko Txapelketa jokatzen. Lemazain gabeko bikoan, Club Nàutic Ampostako Emma Alimbauekin batera, bigarren saiakeran finalean sartu ondotik, finalean zilarrezko domina eskuratu du bikoteak, munduko txapeldunordea bilakatuta. Naroa Zubimendi pasa den abuztuaren 15ean joan zen Kanadara 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan lehiatzera, Espainiako arraun olinpikoko selekzioarekin. Horren aitzinetik, ekainaren 22tik 24ra Sevillan izan zen txapelketa prestatzen eta ondotik, Bañolesera joan zen lau astez.

Osorik irakurri