Espainiako Maratoi Txapelketako K2 kategorian lortu zuen sailkapena Juaristik, Asturiaseko Laura Figaredorekin bateraEspainiako Maratoi Txapelketan izan ziren pasa den asteburuan Santiagotarrak-eko piraguistak. Pontevedran lehiatu ziren eta emaitza onekin bueltatu ziren etxera. Taldeka zazpigarren postua eskuratu zuen maratoi motzean Irungo klubak, baita hamabostgarrena ere maratoi luzean. Horrez gain, jubenil mailako Malen Juaristik Kroazian ospatuko den Munduko Maratoi Txapelketarako sailkatu zen, K2 kategorian, Asturiaseko Laura Figaredorekin batera. Abuztuaren 26an, ortziralean, maratoi motzaren txanda izan zen. Piraguistek 3.000 metroko ibilbidea osatu behar zuten. Kadete mailako Nora Aranak seigarren postua eskuratu zuen eta Lukas Cabezones berriz, bederatzigarrena. Jubenil mailan, Alex Arana zortzigarren izan zen, Markel Juaristi hamahirugarren eta Jon Cecilia hamabosgarren. Azkenik, 23 urtez azpiko mailan, Beñat Arsuagak bostgarren postua eskuratu zuen eta Unai Amostegik hamaikagarrena. Larunbatean berriz, abuztuaren 17an, maratoi luzean lehiatu ziren irundarrak. Kadeteetan, June Arrastuak eta Eider Ceciliak urrezko domina eskuratu zuten eta Lukas Cabezon bederatzigarren izan zen berriz ere. Jubenil mailan, Jon Cecilia hamargarren postuan helmugaratu zen. K2an berriz, Alex Arana eta Markel Juaristi laugarren izan ziren eta Nahuel Sanchez eta Aimar Miranda, zazpigarren. Honez gain, Malen Juaristi K2an lehiatu zen, Asturiaseko Laura Figaredorekin batera, eta heldu den urriaren 19tik 22ra Kroazian ospatuko den Munduko Txapelketarako sailkatu ziren.(Argazkia: Diana)
Osorik irakurri