JOAQUIN ALONSO ETA ARWEN MARTINEZ 20 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETAN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko abu. 21a, 12:19

Perun ospatuko da 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa, abuztuaren 26tik 31raDenboraldi berria hastear dagoela, Bidasoa Atletiko Taldeko bi atletek oraindik ez dute bukatu aurreko ikasturteko lehia. Hain zuzen ere, Joaquin Alonso eta Arwen Martinez Perun izanen dira heldu den astean, abuztuaren 26tik 31ra, bertan ospatuko den 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan parte hartzen. Bidasoa Atletiko Taldearentzat momentu historikoa izanen da Limako (Peru) 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa, bertan izanen baititu klubeko bi atleta: Joaquin Alonso eta Arwen Martinez. Alonsok 400 metroko hesi-lasterketan parte hartuko du. Sailkapeneko 14. postuan dagoela bidaiatuko du Perura, 50,94 segunduko hirugarren markarik onenarekin. Abuztuaren 28an lehiatuko da atleta, 10:10ean (17:10 Euskal Herriko ordutegian). Martinezek, bere partetik, 100 metroko lasterketan hartuko du parte, baita 4x100 erreleboetan ere. Denboraldiko bere markarik onena 11,51 segundu izan dira eta sailkapeneko 27. postuan dago kokatuta. Bakarka abuztuaren 27an lehiatuko da Martinez, 10:10ean (17:10ean Euskal Herri ordutegian). Errelebo proba berriz, abuztuaren 30ean ospatuko da, 12:35ean (19:35 Euskal Herriko ordutegian).

Osorik irakurri