EUSKOTREN LIGAKO AZKEN ESTROPADA JOKATUKO DUTE ZARAUTZEN ASTEBURUAN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko abu. 14a, 10:49

Bi jardunalditan jokatuko dute bandera emakumeek, baita Euskolabel Ligako gizonezkoek ereXVI. Zarauzko Ikurriñaren lehen jardunaldia hasiko da larunbatean (abuztuaren 17an) 17:25ean, Euskotren Ligako estropadarekin. Emakumezkoen lehiako bi txandak bukatuta berriz, gizonezkoen txanda izanen da eta 18:21etan ekinen diote Eusko Label Ligako lehen txandei.Igandean, berriz, bigarren jardunaldiari hasiera emanen zaio 11:20an, Euskotren Ligako 2024ko azken estropadari hain zuzen ere. Bi txandak bukatzean, gizonezkoek 12:21ean XLVII. Zarauzko Ikurriñaren bigarren jardunaldiari ekinen diote.. Emakumeentzat Ligako azken estropada izanen da eta Iker Cortes entrenatzaileak pasa den asteburuaren ondotik erran zigun bezala, kontent daude egindako lanarekin, helburu guztiak bete dituztelako eta gogoz daude ere noski asteburuari aitzin egiteko.Gizonezkoentzat, aldiz, ez da azken estropada izanen, oraindik ere Ondarroako eta Getariako banderak geldituko zaizkielako jokoan, abuztuaren 24 eta 25ean. KAE Ligari dagokionez, azkenik, Zarautzen izanen dira hauek ere asteburuan. Zehazki abuztuaren 17an, lehen mailako banderak jokatzen hasiko diren egun berean, baina goizean izanen dira lehian bigarren mailako arraunlariak. Zarauzko arraun elkartearen XV Ikurriña izanen dute jokoan, eguerdiko 11:45ean hasita.

Osorik irakurri