BIDASOA IRUNEK 2024/25 DENBORALDIRAKO KAMISETA BERRIAK AURKEZTU DITU

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko abu. 6a, 15:43

Bidasoak 18 urte betetzen dituen Oiasso Erromatar Museoari keinu egin nahi izan dio jantzi berriekinBidasoa Irunek 2024/25 denboraldian zehar jantziko dituen kamisetak aurkeztu ditu gaur CD Bidasoak. Ohiko urre eta urdin koloreak izanen dituzte bi kamiseta berriak, baina aurtengoan 18 urte beteko dituen Irungo Oiasso Erromatar Museoari erreferentzia egin nahi izan diote, urteurren beragatik, baita heldu den urtean argitaratuko duen termen proiektuarengatik ere. “Nondik gatozen ez dugu inoiz ahazten” lelopean aurkeztu ditu gaur goizean CD Bidasoak 2024/25 denboraldian, Plenitude ASOBAL Ligan jantziko dituen kamisetak. Hain zuzen ere, omenaldi ttiki bat egin nahi izan diote jantzi berriekin Oiasso Erromatar Museoari, aurten 18 urte beteko baititu eta heldu den urtean termen proiektua plazaratuko baitu. Ohiko urre eta urdin koloreak dituzte bi kamisetek eta Opus Spicatum patron grafikoa daramate, antzinako Oiasso hiri erromatarrari keinu eginez, harrizko adreilu ttikiz osatutako zoladura noblea baita hau. Arrain-arantza edo gari-galburu baten irudia osatzen dute adreiluek eta museoan bertan ikusgarri daude. Mahuketan berriz, mendel erromatarra dute, garai hartako eraikin publikoak apaintzeko baliatzen zutena. Gibelaldean, Fili Oiasso (Oiassoren seme-alabak) dago idatzita eta klubaren armarria ere ageri da. Horrez gain, hainbat elementu grafiko erromatarren arteko ikono bat ere islatzen da bertan, Irungo hirieran jatorri erromatarrei erreferentzia eginez. Kamiseta berriak Iñigo Sanz diseinatzaile irundarrak diseinatu ditu eta Geff enpresa izan da arroparen hornitzaile ofiziala. Jantzi guztiak salgai izanen direla ere jakinarazi dute, eta hurrengo asteetan helaraziko dutela salmentaren informazio gehiago.

Osorik irakurri