ANDONI IRURETAGOIENA "IZETA VI" GIPUZKOAKO PENTATLOI TXAPELKETAKO IRABAZLE

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko abu. 5a, 12:43

Hirugarren urtez segidan ospatu da Gipuzkoako Pentatloi Txapelketa Irunen, Euskal Jaien egitarauaren barreneanAndoni Iruretagoiena “Izeta VI”-k eskuratu du atzo Irunen ospatu zen Gipuzkoako Pentatloi Txapelketa. Bigarren postuan Xabat Olaizola sailkatu zen. Giro ederrean ospatu zen txapelketa, igande goizean. Beroa zen nagusi eta horrek ere eragina izan zuen lanaren gogortasun eta zailtasunean, baita aurkarien bikaintasunak ere. Hala ere, lehen eta bigarren sailkatuek aipatu dutenez pozik gelditu ziren egindako lanarekin.Giro ederrean ospatu zela argi utzi dute partehartzaile eta irabazleek, baita antolatzaileek ere. Borja Olazabal Irungo Udaleko kirol zinegotziarekin izan ginen txapelketa ospatu ondotik eta bera gogotsu azaldu zen heldu den urtean ere txapelketa bera errepikatzeko. Ainhoa Etxabek, Gipuzkoako federakuntzako presidenteak, bere aldetik ere pozik gelditu zen txapelketaren antolakuntzarekin.(Argazkia: Ibon Errazu)

Osorik irakurri