HONDARRIBIAKO TRAINERUAK CASTRON ETA ORION IZANEN DIRA ASTEBURUAN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko abu. 2a, 12:15

Eusko Label eta Eusko Tren Ligetako arraunlariak Castron eta Orion izanen dira bihar eta etzi, KAE Ligakoak berriz, Orion biharEusko Label ligan, Hondarribiko gizonak 6. lekuan gelditu ziren joan den larunbatean Getxon, aldiz estropada hobea egin zuten igandean Lekeition, hirugarren lekua segurtatuz. Denboraldiaren erdira iritsi garen honetan, sailkapen orokorrean bosgarren jarraitzen du Hondarribiak, 88 punturekin, aurretik duen Donostiarrarengandik baita hirugarren postuan den Oriorengandik bi puntura, atzetik duen Getariari aldiz 25 puntuko alde erosoa ateratzen diolarik. Ligako liderrak aldiz, Bermeo eta Zierbena, 117 eta 106 puntutan dira. Asteburu honetan, Castro Urdiales eta Orion ariko dira. Mikel Orbañanos, Hondarribiko lehen taldearen entrenatzailea da, helburuak betetzea kostatzen ari zaiela aitortu dio Jean Pierre Harocareneri.Euskotren ligan berriz, emakumezkoetan, joan den larunbatean Getxon laugarren postua erdietsi zuten hondarribitarrek, igandean Lekeition bosgarrena. Kasu honetan ligaren bigarren herena beteko dute asteburu honetan, eta sailkapen orokorrean bosgarren da Hondarribia 42 punturekin, sailkapenean gora eta behera diferentzia handiarekin. Bere aurretik Donostiarra, 58 punturekin, eta gibeletik Hibaika, 26rekin. Castron eta Orion hitzordua hauek ere bihar eta etzi, Iker Cortes entrenatzailea.Arraunlarien aldetik, asteburu honetan itsasadarretatik atera eta itsaso irekian aritzearekin kontent agertu da Maddi Olaskoaga.KAE ligan aldiz, gizonezkoetan bigarren mailan, joan den larunbatean Santurtzin bosgarren kausitu zen LAT Lapurdiko Arraun Taldea, hamargarren Hondarribia. Igandean Gorlizen, LATek hirugarren postua lortu zuen, zazpigarrena Hondarribiak. Sailkapen orokorrean laugarren da Lapurdiko Arraun Taldea 70 punturekin, zortzigarren Hondarribia, 31 punturekin. Orion izanen dira bihar.Mikel Orbañanos gizonezkoen entrenatzailea, Iker Cortes emakumeen entrenatzailea eta Maddi Olaskoaga arraunlaria:

Osorik irakurri