Real Unionek 2024/25 denboraldirako prest duten taldea aurkezteko aprobetxatu zuen atzoko Stadium Galeko hitzorduaReal Unión Club: Charly; Eimil, Domínguez, Quintana, Joseca; Vidorreta, Bilbao, San Bartolomé, Aranzabe, Ayllón; Asier Benito.Minuturen bat izan duten jokalariak: Santos, Sergio Benito, Ghussein, Ortiz, Behobide, Obieta, Dani Garrido, Labaka eta Letort.AC Ajaccio: Sollacro; Prenant, Aygissa, Vidal, Huard; Everson, Mangani, Santelli, Touré, Ibayi; Touzghar.Minuturen bat izan duten jokalariak: Khelifa, Jacob, Chegra eta Kouassi.Emaitza (1-1): 1-0, Quintana (3. min.); 1-1, Touzghar (31. min.). Penaltietan AC Ajacciok 4-5 irabazi du.Epailea: Ibai Rezola Etxeberria. Txartel horia atera die Javi Domínguezi (40. min.) eta Quintanari (76. min.) Real Uniónen eta Manganiri (30. min.), Eversoni (32. min.) eta Khelifari (76. min.) AC Ajaccion. Ibayi txartel gorri zuzenarekin kanporatu du (40. min.) AC Ajaccion.Bestelakorik: Real Uniónen aurredenboraldiko bigarren partida. III. Steve Bloomer Trofeoa jokatu da. Stadium Gal. 839 ikusle. Partida hasi aurretik taldea ofizialki aurkeztu da hastear dagoen denboraldiari begira.III Steve Bloomer Trofeoa ospatu zen atzo, uztailaren 31n, Stadium Galen. Real Unionek eta AC Ajacciok elkarren kontra jokatu zuten saria eta azken honentzat izan zen garaipena, 90 minutu ofizialetan bana berdindu ondotik, penaltietan nagusitu zitzaiolako etxeko taldeari. Stadium Galen estreinakoz aritu zen Real Union atzo, uztailaren 31, aurredenboraldiko bigarren lagunartekoa jokatzeko. III Steve Bloomer Trofeoa jokatu zen bertan, AC Ajaccio taldearen kontra. Zelaira hasi eta berehala erakutsi zuen etxeko taldeak bere gogoa eta ilusioa, Quintanak hirugarren minutuan sartu zuen golari esker. 1-0eko markagailua mantendu ahal izan zuten ordu erdiz, baina aurkariak ere bere lana egin zuen eta berdinketa lortu zuen Touzgharren eskutik. Bigarren zatian berdin segitu zuten bi taldeak eta beraz, penaltietan erabaki zen garaipena. 4-5eko emaitzarekin, AC Ajacciorentzat izan zen saria. Honen ondotik, larunbat honetan (abuztuaren 3an), 12:15ean, hurrengo lagunartekoa jokatuko du Mikel Llorenteren taldeak, Olaranben, Alaves Bren kontra. (Argazkia: Barbara Duarte)
Osorik irakurri