HONDARRIBIAKO GIZONEN TRAINERUA KONTXARAKO SAILKATUA

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko abu. 29a, 11:32

Gaur emakumeen txanda izanen da arratsaldeko 17:40eanFaboritoen artean zegoela, Orbañanosen mutilek gehiago zuten galtzeko irabazteko baino. Estropada aldresbestu batekin, seigarren amaitu zuen atzo Ama Guadalupekoak 129. Kontxarako sailkapena. Ziabogan denbora ona markatu bazuen ere, barrura 9. denbora markatu zuen. Gaur nesken txanda izango da 17:40etik aurrera.Hondarribiko Ama Guadalupekoa gizonezkoen 129. Kontxako Estropadan lehian ariko da. Atzoko sailkapen estropadan ikusitakoaren arabera, aldiz, urruti xamar egon daitezkeela dirudi. Mikel Orbañanos entrenatzaileak uda osoan zehar arraunlariek emandako maila txukuna azpimarratu du, baina lehiakideen gorengo maila aitortu du. Eusko Label Ligan bezala, atzoko sailkapen jardunaldian ere, lehen postuetan lehiatzeko zailtasunak erakutsi zituzten hondarribarrak, eta ezustekoa ez zen urrun ibili.Izan ere, hondarribiarrak faboritoen multzoan sailkatuta zeuden, eta gehiago zuten galtzeko irabazteko baino. Seigarren abiatu eta seigarren sailkatu ziren hurrengo bi igandetarako txartela eskuratuz.Ziabogan denbora ona markatu zuten, Caboren denbora bera (10:05) eta Oriok baino segundo bat gehiago. Poparean, ordea, ez dute asmatu, eta Ama Guadalupekoak 9. denbora onena markatu du. Iñigo Vertiz Hondarribia Arraun Elkarteko teknikariak ere onartu ditu gorabeherak. «Estropada txukuna egin dugu kanpora, barrura aldrebestu zaigu, baina emaitza hor dago. Gaurko denborak ez dituzte kontutan hartzen, beraz, ilusio guztiarekin goaz iganderako», iragarri du.Horiek hala, Zierbena, Urdaibai, Orio, Cabo, Getaria, Hondarribia eta Kaiku izan dira Euskal Herriko, Kantabriako eta Galizako 23 traineruen artean banatu behar ziren zazpi txartelak eskuratu dituztenak.Gaur 17:40ean nesken txanda izango da, eta hondarribiarrak bosgarren aterako dira sailkapen estropadan.

Osorik irakurri