ARIBIT CONSTRUCTION CD BIDASOAREN BABESLE BERRIA

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko abu. 30a, 11:38

Ipar Euskal Herriko enpresa izanen da klub horia babestuko duena, mugaz gaindiko harremanak sendotuzCD Bidasoak jakinarazi duenez, klub horiak eta Ipar Euskal Herriko Aribit Construction enpresak hitzarmen bat sinatu berri dute eta horren ondorioz, etxebizitzen eraikuntzan eta erreforman aditua den taldea Bidasoaren babesle berria izanen da. Mugaz gaindiko harremanak sendotzeko pausu berri bat izanen da hau, bai klubarentzat baita enpresarentzat ere. 2020ko abuztuan sortua, Aribit Construction Euskal Herriko eta Ipar Euskal Herriko etxebizitzen eraikuntzan eta erreforman aditua da. Damien Aribit Aribit Constructionen sortzaileetako batek adierazi duenez, “harro egoteko modukoa da CD Bidasoa babestu ahal izatea. Hainbat kirol babesteko ohitura dugu, hala nola euskal pilota Iparraldean, eta orain muga igaro eta Irunen egitea erabaki dugu. Harro gaude emandako urrats honekin”.Bertzalde, Gurutz Aginagalde CD Bidasoako presidenteak aitortu du Bidasoako erakundearentzat “babes garrantzitsua eta estrategikoa” dela. “Etorkizunari begira gaude, pabiloi berriari begira, eta hazten jarraitu behar dugu, Bidasoa Iruneko partiduetara jende gehiago erakarriz. Oso garrantzitsua da Iparraldetik datorren jende guztia, eta Iparraldeko lehen babesle bat etortzea oso albiste ona da. Maila estrategikoan akordio hau oso garrantzitsua da klubarentzat”, gaineratu du.

Osorik irakurri