HONDARRIBIA BOSTGARREN KONTXAKO BANDERAREN LEHEN JARDUNALDIAN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko ira. 2a, 13:48

Heldu den igandean, irailaren 8an, lehen txandan aterako da Ama GuadalupekoaKontxako Banderaren lehen jardunaldia ospatu zen atzo, irailaren lehenean, Donostiako uretan. Gizonetan, Hondarribia bostgarren sailkatu zen Urdaibai lehen postuan kokatu zen estropadan. Emakumeetan aldiz, Donostia Arraun Lagunak gailendu zen, Kontxa ia erabakita utzita. Kontxako Banderaren lehen igandean ospatu zen atzo Donostian. Eguraldi ederrarekin, zale aunitz bildu zituen estropadak. Gizonetan, Urdaibai izan zen nagusi lehen jardunaldiko denborarik onena lortuz. Bigarren postuan, Zierbena sailkatu zen, 14 segundura eta hirugarrenean, Donostiarra 15 segundura. Hondarribiak berriz, bostgarren postua eskuratu zuen, irabazletik 27 segundura helmugaratuta. Bigarren jardunaldiari begira beraz, hondarribitarrak lehen txandan aterako dira Kaiku, Getaria eta Caborekin batera. Emakumeetan ere sorpresarik gabe joan zen lehen jardunaldia. Liga irabazi berri duen Arraun Lagunak sailkatu zen lehen postuan, Kontxako Bandera ia erabakita utzita. Donostiarrek 9 segundu atera zizkioten Oriori eta 12 Tolosaldeari. Koldo Diaz, Hondarribia Arraun Elkarteko presidenteordea:

Osorik irakurri