LUDO MASKOTA BERRIA AURKEZTU DU CD BIDASOAK

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko ira. 12a, 16:14

Irailaren 22an, Bidasoa-Barça partidaren atarian, aurkeztuko dute zaleen aitzineanCD Bidasoak aurtengo denoralditik aitzinera bere maskota izanen dena aurkeztu berri du. Ludo izena du eta Bidasoaren koloreak jantziko dituen erromatar gudaria da. Zaleen aitzinean berriz, irailaren 22an aurkeztuko dute, egun hortan jokatuko den Bidaso Irun-Barça partiduaren atarian (19:00). Ludo maskota berriaren aurkezpena atzo (irailaren 11n) arratsaldean egin zen Irungo Oiasso Erromatar Museoan. Klubak eszenatoki horren aldeko apustua egin du, bai Ludo aurkezteko, baita kamiseta berria aurkezteko ere. Izan ere, museoaren 18. urteurrena ospatuko da heldu den urtean eta efemeride hortan, terma erromatarren proiektua argitaratuko da. Hau ospatzeko, bi erakundeen batasunaren aldeko apustua egin dute. Gurutz Aginagalde presidenteak adierazi du maskotaren prozesua aurkezpen honekin bukatzen dela eta orain Ludoz gozatzeko momentua heldu dela: Bazkideek maskotaren itxura bozkatu ahal izan zuten, baita bere izena ere. Behin erromatar gudariaren aukera bozkatuena izan zenean, klubak lanari ekin zion azken emaitza honetara iritsi arte. Mikel Antero diseinatzailea izan da Ludori forma eman diona. Diseinua, kontzeptualki, dirudiena baino askoz konplexuagoa da. Arkatza hartu eta forma eman aurretik, ideia definitu beharra zegoen, eta ezagut daitekeen pertsonai familiar bat bilatu dugu: belaunaldien artekoa da, eta hainbat adin elkartzen ditu”, azaldu du Anteriok. Iñigo Mangas CD Bidasoako zuzendaritzako kideak gaineratu duenez, prozesu luzea izan da, maskota sortu duen enpresak itxaron zerrenda luzea baitzuen. Maskota baliabide soziala izatea nahi dugu, ez bakarrik kirol baliabidea. Mikel Antero diseinatzaile eta arte irakasleak diseinatu du maskota, eta bideojokoetarako hainbat pertsonaia sortu eta diseinatu ditu. Fermin Muguruzaren Black is Beltza kontzeptuaren sortzailea izan da. Behin diseinua eginda, Madrilgo Alive Mascot enpresak egin du Ludo. Espainiako Eskubaloi Federazioko Rosca eta Lola maskotek eta Liga Plenitudeko Rayo ere sortu dute. Gainera, Real Sociedad futbol taldeko Txurdin ere Alive Mascot enpresan sortu zen. Ludoren historiaIrungo portu erromatarrean aurkitutako anfora erromatar bat ustekabean hautsi zen Oiasso Museorako bidean. Bertan, Merkurio jainkoa zegoen atseden hartzen, jainkoen mezularia eta korrikalari eta kirolarien patroia. Tximistak bezala korrika irtetean, Irun ezagutuko du, eta kirolari handia denez, CD Bidasoaz eta eskubaloiaz maiteminduko da. Inork jainko bat dela jakin ez dezan, Ludo deitzen da (kirola erromatarrez) eta taldeko forofo nagusia izatera pasatzen da. Ludok Merkurioren bi hegal, tximista itxurako Zeusen kapa bat eta txapel modernoz birdiseinatutako kasko urreztatu bat ditu. Gerrian, klubaren armarria darama eta sandalia erromatar batzuk ditu, Oiasso zaharrean bezala. Gurutz Aginagalde CD Bidasoako presidentea:

Osorik irakurri