Euskal Selekzioa, Argentina eta Kolonbia ariko dira nor baino nor Sonia Etxezarreta instalakuntzetanGoi mailako mahai-tenisaz gozatzeko aukera izanen da asteburu honetan Irunen. Izan ere, larunbat eta igandean, Euskal Herriko Txapelketa Internazionala jokatuko da Sonia Etxezarreta instalakuntzetan. Euskal Selekzioaz gain, Argentinako eta Kolonbiako selekzioak ere arituko dira bi egunez nor baino nor. Larunbatean, irailaren 14an, goiz eta arratsalde (9:30etik 11:30era eta 17:00etatik21:30era) ariko dira lehian eta igandean berriz, soilik goizez (10:00etatik 12:45era). Donera 14 partida jokatuko dira Leka Eneako egoitzan.Talde bakoitza hiru gizonez eta emakume batez osatuak egonen dira eta helburua zortzi puntura ailegatzea izanen da. Puntuaketa horretara ailegatzen denak irabaziko du kanporaketa eta hurrengo fasera pasatuko da. Borja Olazabal Irungo kirol zinegotzia eta Angel Gurrutxaga Euskal Kirol Federazioen Batasuneko presidentea:
Osorik irakurri