JEROME FERNANDEZ CD BIDASOAKO ENBAXADORE IZANEN DA IPARRALDEAN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko ira. 18a, 08:43

Fernandez mugaz bestaldeko irudi instituzionala izanen da eta klubari kirol teknifikazio planetan lagunduko dioCD Bidasoak jakinarazi zuenez, Jérôme Fernández klubaren enbaxadore izanen da Iparraldean, Akitania Berrian eta Frantziako guneetan. Eskubaloiko jokalari ohiak etengabe lagunduko dio klub horiari kirol teknifikazio planak egiten. Gainera, Fernandez mugaz bestaldeko irudi instituzionala izanen da, eta Bidasoa ibaiaren bertze aldeko klub, federazio, erakunde eta enpresen aitzinean ordezkatuko du Bidasoako erakundea. CD Bidasoa lanean ari da azken urteotan, eta bereziki Gurutz Aginagalderen bigarren legealdiaren hasieratik, mugaz gaindiko harremanetan erreferente izateko, kokapen geografikoan oinarrituta eta Irunek Hendaiarekin, Urruñarekin eta Ipar Euskal Herriarekin izan duen harreman estuari garrantzi handiagoa emanez. Horretarako, Jérôme Fernandez klubaren egituran sartzea erabaki estrategikoa da arlo horretako lana bultzatzeko. Jérôme Fernandez Ezker hegaleko atzelari izan zenak eskarmentu handia izan zuen eskubaloiko jokalari gisa. Profesional mailan Frantzian hasi zen jokatzen, lehenik Toulouse Handball taldean (1997-1999) eta ondotik, Montpellier HB taldean (1999-2002). 2002an Bartzelonara ailegatu zen, 2008ra arte Barçaren taldean egoteko eta gero, BM Ciudad Real taldean sartzeko (2008-2010). THW Kiel (2010-2011) eta Toulouse Handball (2011-2015) taldeetan egon zen Pays d'Aix HBn erretiratu aitzinetik (2015-2017). Bere kirol ibilbidean zehar, bere klubekin, Europako bi Kopa irabazi ditu (2004/2005 Barçarekin eta 2008/2009 BM Ciudad Realekin), EHF Kopa bat (2002/2003 Barçarekin), lau ASOBAL Liga (2002/2003 eta 2005/2006 Barçarekin eta 2008/2009 eta 2009/2010 BM Ciudad Realekin), bi Errege Kopa (2003/2004 eta 2006/2007 Barçarekin), hiru Espainiako Superkopa Barçarekin (2003/2004, 2006/2007 eta 2008/2009) eta bi Europako Superkopa (2003/2004 Barçarekin eta 2008/2009 BM Ciudad Realekin). Gainera, Frantziako bi Liga eta Frantziako lau Kopa irabazi ditu. Frantziako selekzioarekin bi aldiz lortu du urrezko domina Joko Olinpikoetan (2008 eta 2012), 2006an eta 2010ean Europako txapeldun izan zen eta 2001, 2009, 2011 eta 2015ean Munduko txapeldun. Jérôme Fernandezek adierazi duenez, oso pozik nago ASOBAL eta Europako klub historiko batekin lan egin ahal izateagatik. Frantziako jokalariak sasoian jartzeko lan egitea oso interesgarria da, Frantziako eta Espainiako joko-kultura desberdinak baitira. Bidasoa ibaitik gertu dauden klubei plus bat eman diezaiekegu eta klubaren zale amorratuak izatea lor dezakegu. Bertzalde, Gurutz Aginagalde presidenteak Jérôme Fernandez klubera iritsi izana baloratu du: Jérôme bezalako norbait aurkeztu ahal izatea albiste bikaina da. Bigarren legealdiaren hasieran, Bidasoa ibaiaren beste alderantz hasi ginen lanean. Jérôme bezalako pertsona bat izatea oso garrantzitsua da, instituzioetan eta kirol arloan zubiak eraikitzen lagunduko baitigu. Beste urrats bat da klub gisa, eta etorkizunera begira izan behar dugun hazkundearen parte da. Gurutz Aginagalde CD Bidasoako presidentea:

Osorik irakurri