MARIÑO REAL UNIONEK BIGARREN GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko ira. 24a, 15:57

CD Anaitasunari 3-0 irabazi zion talde irundarrak Ugalde Ventas zelaianEuskal Ligako hirugarren jardunaldia jokatu zuen Mariño Real Unionek pasa den larunbatean, irailaren 21ean, etxean, Ugalde Ventas zelaian. CD Anaitasuna jaso zuen bertan eta denboraldiko bigarren garaipena eskuratu zuen, 3-0eko markagailuarekin. Emaitza ona izan bazen ere, Mireia Zumeta jokalari eta kapitainak aipatu duenez, ez ziren pozik gelditu. “Ez intentsitatean, ez zehaztasunean ere”, ez ziren ongi aritu irundarrak. “Akats asko” izan zituztela ere gaineratu du, baina hortik ikasiko dutela ere argitu du Zumetak. Lehen zatian akats aunitz egon zirela onartu du kapitainak, oso gaizki aritu zirela. Atsedenaldian, akatsak zuzendu eta bigarren zatian, jarrera aldatu zutela aipatu du, eta hori izan zela neurketaren “puntu positiboa”, gai izan zirela euren norabidea aldatzeko. Bigarren zatian, zehaztasun gehiagorekin aritu ziren eta sentsazio hobeekin gelditu ziren jokalariak. Edonola ere, garaipena eskuratu zuten eta 3-0eko markagailuarekin, jardunaldiko hiru puntuak ere etxean gelditu ziren. Hemendik aitzinera, lan onarekin segitzea bertzerik ez zaiela gelditzen aipatu du Mireia Zumetak.

Osorik irakurri