Lehen taldearen babesle izanen da aurtengo denboraldianFineline Global enpresa Mariño Real Unionen babesle berria izanen da. Enpresa txinatarrak, guttienez, Irungo klubeko lehen taldea babesteko konpromisoa hartu du aurten, eta enpresaren logoa eramanen du honek txandalean denboraldi osoan zehar.Fineline Global enpresa teknologikoak hamahiru egoitza ditu mundu osoan, eta horietako bat Irunen dago. Fineline Global PCB soluzio globaletan zentratuta dago, eta bere materialak Huawei edo ABB bezalako enpresei hornitzen dizkie.
Osorik irakurri