MIKEL ORBAÑANOS IZANEN DA BERTZE URTE BATEZ AMA GUADALUPEKO GIZONEZKOEN ENTRENATZAILEA

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko urr. 3a, 13:14

Oriotarra Ama Guadalupekoako gizonezkoen prestatzailea izaten jarraituko du beste urte batez. Klubak aste honetan jakinarazi duenez, 2002 urtetik egindako lanari jarraipena emango dio Orbañanosek, baina heldu den denboraldirako proiektu berrian eskifaian lau baja iragarri ditu arraun elkarteak: Manex Alday, Xabi Etxebeste, Fernando Ruiz eta Adrian Gonzalez. Proiektu berri bati ekin nahi dio Hondarribia Arraun Elkarteak. OARS-Hondarribia traineruko eskifaian lau aldaketa iragarri ditu klubak datorren denboraldirako. Manex Alday, Xabi Etxebeste, Fernando Ruiz eta Adrian Gonzalez arraunlariek ez dute Ama Guadalupekoan gehiago arraun egingo. Aldiz, azken urteotan harrobiaren alde egindako apostu garbiarekin jarraituko dute. Aurten 14 izan dira herriko arraunlariak gizonezkoen lehen taldean. Era berean, Mikel Orbañanosek lehendabiziko traineruaren prestatzailea izaten jarraituko du beste urte batez. Orbañanos 2002 urtetik da Ama Guadalupekoaren entrenatzailea, eta urte hartan hasitako lanari jarraipena ematen jarraituko du oriotarrak. Honezkero hondarbitartua dago Orbañanos, eta uda honetan Antxeta Irratian egindako elkarrizketa batean aitortu zuen «klubarekin erabat identifikatua egoteaz gain, etxeko bat gehiago» sentitzen duela bere burua.Aurtengo emaitzak ez dira aurreko denboraldietako bezain onak izan, eta ohorezko txandan sartzeko ahaleginetan aritu bada, Ama Guadalupekoa Eusko Label Ligan bandera bakarra irabazi du. Aldiz, «harrobia lantzen duen kluba» izaki, belaunaldi berriak lekukoa hartzeko prest dira, eta aurtengoa trantsizio urtea izan delakoan, proiektu berrian lanean hasi dira dagoeneko. Orbañanosek Hondarribian azken bi hamarkadatan egindako lana balioan jarri beharra dagoela uste du. Prestatzaileak dioenez, «B trainerutik A trainerura saltoa emateko urte batzuk behar dira. Gaur egun, jarrita gaude emaitzak segituan nahi ditugula, eta askotan ez gara iristen. Gehienbat, A trainerua oso maila onean aritzera ohitu garelako».

Osorik irakurri