Bortziritako Herri Eskola Publikoen besta ospatuko dute Lesakan, larunbat honetan, urriaren 28an. Lehen aldiz ospatuko da topaketa hau Lesakako Irain Eskolako Guraso elkartearen ekimenez. Helburu nagusia bortz herrietako eskoletako komunitateak (ikasleak, gurasoak eta familiak) saretzea da eta euren arteko harremanak sustatzea. Horrez gain, herri ttikietako eskolak izaki, euren izaera aldarrikatzea ere bada helburuetako bat: ikastetxe publiko, euskaldun, bertako, ireki eta kalitatezkoa. Hau guztia goraipatzeko, arratsalde osorako egitaraua prestatu dute Lesakan, kultur ekitaldiz betea. 16:00etan, harrera eginen zaie Arantza, Igantzi, Etxalar eta Berako herrietako eskola komunitateei, eta ondotik, kalejira eginen dute herrian barna. Plazan elkartuko dira denak gero, eta bertan, musika, tailerrak, jolasak, zozketak eta jan eta edatekoak izanen dituzte, ilunabarra bitarte.
Estitxu Elgorriaga Irain eskolako guraso elkarteko lehendakariarekin solastu gara.