Hirugarren aldiz segidan hartuko du parte Lesakako Mikel Leiza Igarzabalek igande honetan ospatuko den Behobia-Donostia lasterketan. Azken momentuko erabakia izan da beti bertan egotea, baina ibilbidean bizitzen den giroaz disfrutatuko du bertze behin. Errentirik pasatzea gustatzen zaio Leizari, jendeak gehien animatzen duen zatia delako. Aldiz Mirakruz gaina pasatuta, helmugarako bidea egiten zaio gogorren. Edonola ere, herrikoekin batera, lasterketa osatuko du lesakarrak eta gero bazkari batekin borobilduko du igandea.