19. Keinu Lehioak zikloaren bukaerako emanaldia izanen dute ortzirale honetan Lesakan, Dxturi Teatroaren eskutik izanen den "Lakoste" bakarrizketa hain zuzen. Abenduaren 16an berriz, Gabonetako Kalejira eginen dute herriko musikariek, Santa Zezilia batzordeak antolatuta. Heldu den asteburuan berriz, abenduaren 22an, Tantirumairu Ikastolaren, Irain Eskolaren eta Musika Eskolaren Gabonetako emanaldian izanen dira; abenduaren 23an, Argitxu elkarteak antolatutako artisau azoka; eta bukatzeko, abenduaren 24an Olentzeko egun handia ospatuko dute lesakarrek.