Iñauteriak ospatzen hasiak dira Lesakan

Ekhiñe Zapiain Arlegi 2024ko ots. 9a, 09:27

Arrautze-arrautze egunaren ondotik, haurrentzako tailerrak, mozorro besta, zakozarra, fraindarrak eta goitarrak ibiliko dira kalez kale, otsailaren 13ra bitarte.

Atzo, otsailaren 8an, hasiko ziren Lesakako Iñauteriak. Ospakizunen errepasoa egiteko Egoitz Telletxea lesakarrarekin bildu da Ekhiñe Zapiain lankidea. Egoitzek egitaraua eta ohituren zergatiak azaldu dizkio; batez ere, Zakozarren inguruan aritu dira solasean.