Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak Sabino Arana saria jaso zuen urtarril hondarrean. 2005ean hasi zen elkartea lanean, Ameriketara joan ziren artzainen datu basea sortzeko asmoz. Geroztik, ia 20 urte pasatu dira eta, urte guzti hauetan, aunitz dira bildutako testigantzak, informazioa, argazkiak eta bertze hainbertze kontu interesgarri. Horrez gain, bi museo dituzte irekita, liburuak dituzte idatzita, baita dokumentalak ere. Dena helburu berarekin: Ameriketara joan ziren artzainen memoria omentzea, baita euskal kulturaren trasmisioan egin zuten lana aitortzea ere.
Laura Igantzi Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko presidentearekin solastu gara.