Erne egoteko deia luzatu du Bor-Bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak. Izan ere, aitzinago informazio gehiago emanen dutela abisatu duten arren, oraingoz iragarri dute aurtengo Bortzegunaren data eta lekua. Lesakan ospatuko da, heldu den urriaren 11n.
Iaz Etxalarren egin zuten Bortzirietako euskararen eguna, egun osoko egitaraua antolatuta. Tartean, txistularien diana, herri kirolak, jokoak, kalejira, bazkaria, dantzaldia eta bertze hainbat kontu izan zituzten. Aurten ere, bide beretik osatuko dute Lesakan eginen duten besta. Oraingoz egunaren eta lekuaren data soilik iragarri badute ere, aldarrikapena, bazkaria, muxikoak eta gehiago izanen dituztela erran dute sare sozialetan.
Egun osoko egitaraua izanen da aurten ere, haur, gazte nahiz helduei bideratutako jarduerak prestatuko baituzte. Laster emanen dute informazio gehiago.