«Hemen heldu gerade / berri on batekin / gure enbajadore / Olentzerorekin…». Abenduaren 24an, Eguberri bezperan, jendez eta kantuz bete ohi da Lesakako Plaza Zaharra. Urtero Olentzero eta Jaiotza Lehiaketa egiten dute, eta talde bakoitzak, aitzineko asteetan prestatzen duen Olentzeroa ekartzen du plaza erdira. Bere inguruan bi abesti kantatu eta epaimahaiak erabaki ohi du zein izanen den arratsaldeko kalejiran dantzatuko duten Olentzeroa.
Leihaketaz haratago baina, xarma berezia duen eguna izaten da herrian. Baserritar jantziak, bi ahotsetara uneoro kantatzen diren doinuak, kuadrilako bazkariak… iraganeko erritu zaharrek ere sortzen dituzte besta berriak.
Ildo horretatik, herriko eragile ezberdinek Lesakako Udalarekin batera Olentzeroren inguruan agenda berezia prestatu dute abendu honetarako. Bihar (abenduak 13) hasiko dute zikloa ikus-entzunezko eta solasaldi batein, eta argazki zaharren erakusketak, egindako ikerketa antropologikoaren aurkezpenak, gazteen Olentzeroaren eraikuntzaren erakustaldiak eta Olentzeroren egunak berak osatuko dute ekimena.
Zakua betetzeko aski hitzordu
Olentzeroren zakua betetzeko adina hitzordu antolatu dituzte berari buruzko zikloan, hona hemen, agendan gorde beharrekoak:
-
Abenduak 13. 19:00etan Harriondoan.
“Transmisioa” ikus-entzunezkoa eta solasaldia. Comedia production-ek egina, Argentinako euskal diasporan bidaia zoragarria proposatzen duen dokumentala.
-
Abenduak 14. Harriondoan.
-
18:30etan Olentzero eguneko argazki zaharren erakusketaren irekiera (abenduaren 25era arte).
-
18:45etan. Lesakako Olentzeroari buruz egin den ikerketa antropologikoaren aurkezpena.
Olentzero Lesakan. Neguko erritutik, identitate paradigmara.
-
-
Abenduak 21. Plaza Zaharrean.
Olentzeroz-olentzero. Lesakako Gaztik lehiaketarako Olentzeroa nola egiten dugun ikusi nahi?
-
16:30. HH-LH
-
18:30 DBH
-
Argazkia: Erran.eus