Lesakako Udalak autokarabanentzako gune berria jarri du martxan. Herri sarreran dago kokatua, Zambra eraikina dagoen inguruetan, errepide ondoan. Herrira datozen bisitariei atseden hartzeko gune egoki bat eskaintzea da helburua, eta gaua pasatzeko espazio egoki eta erosoa eskura jartzea. Proiektu honekin, Udalak Lesakak eskaintza turistikoa osatzen du, aukerak berriak proposatuz herria bisitatzen dutenei.
Gunean hamar plaza ditu guztira eta erabiltzaileek oinarrizko zerbitzu guztiak aurkituko dituzte bertan: ur edangarria, ur gris eta beltzak husteko puntua eta argindarra. Horrez gain, mahaiak ere izanen dituzte bisitariek erabilgarri, atseden hartu, otorduak egin edota "inguruaz lasai gozatzeko aukera edukiz", Udalak bere oharrez argitu duen moduan.
Sarbidea automatizada da eta erreserba online egin beharko dute erabiltzaileek (https://www.campingcarpark.com/es_ES/estancia- autocaravanas/navarra/navarra/lesaka?areaType=area-de-etapa-autocaravanas), modu berean eginda ordainketa ere. Guneak bideozaintza sistema du, baita gaueko argiztapena ere, segurtasuna bermatze aldera.
Bidaiatzeko modu berriei erantzuna emateko helburuarekin ondu du proiektua Lesakako Udalak, udaberri eta uda aldean herriak dituen bisitarien beharrei ere irtenbide emanez.