Heldu den maiatzaren 29an hasiko du Beti Gazte elkarteak 2026ko Beti Gazte Astea. Horren barrenean, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, tartean, I. Emakumezkoen Binakako Frontenis Txapelketa. Maiatzaren 30ean izanen da, goizez, eta gehienez ere 15 bikotek hartu ahalko dute parte. Izen ematea oraindik irekita dago, maiatzaren 24ra arte, eta antolatzaileek adierazi bezala, dagoeneko hamar bikote inskribatu dira.
Azken plaza horiek okupatzeko beraz, mezu bat idatzi beharko da 696 80 98 86 telefono zenbakira. Bikote bakoitzeko 10 euro ordaindu beharko da parte hartzeko, eta ordainketa egunean berean eginen dute. Behin izen-emateak bukatuta, parte hartzaileen artean adostuko dituzte partiduen ordutegiak eta txapelketaren azken zehaztasunak. Txapelketaren ondotik, luntx txiki bat ere eskainiko die elkarteak lehiatu diren bikote guztiei.
Lesakan 2015. urtean ospatu zuten lehen aldiz horrelako txapelketa bat, eguberriko oporretan. Hamaika urte beranduago, eta herritar baten ekimenez, Beti Gazte elkarteak hartu du hori antolatzearen ardura, ikasturte bukaeran Beti Gazte Astea ospatzen dela aprobetxatuz eta bertako egitarauaren barrenean kokatuz ekitaldi berri hau.