Zein mekanismok isilarazi dituzte haien ahotsak, esperientziak eta kontakizunak?
Zipriztina Mafia irratsaioaren saio berri honetan galdera horiei helduko diegu, begirada kritiko eta feminista batetik.
Historian ahaztuak: lesbianak, ama ezkongabeak, prostitutak, anarkistak eta frankismo garaian atxilotutako adingabeak; gaur egun ere, isilaraziak.
Emakume artista lesbianak historikoki isilaraziak eta ikusezin bihurtuak izan dira; hala ere, bizitza osoan zehar beren errealitatea, identitatea eta existentzia aldarrikatzen jarraitu dute, askotan erresistentziaren eta sormenaren bidez
“Zipriztina Mafia irratsaioaren saio berri honetan, justizia patriarkalak ezarritako mugak onartzen ez dituzten emakumeak izango ditugu ardatz. Haien ahotsak, haien borrokak eta haien ausardia ekarriko ditugu uhinetara, sistemaren aurrean tinko altxatzen diren horien istorioak partekatzeko.
Zipriztina Mafia irratsaioan: "Gu ere bagara erreferente feministak" izenburupean, matxismoa eta heteropatriarkatuaren biktimak gogora ekarri nahi izan ditugu
Ama Kuir Folkorikoak, beraien atzeko artisten bozgorailu: Zipriztina Mafia irratsaioaren atal honetan, “Ama Kuir Folkorikoak” kolektiboaren unibertsoan murgilduko gara. Folkorearen, identitatearen eta disidentziaren arteko mugak hausten dituzte, artea arma eta bozgorailu bihurtuz. Beraien atzeko artisten ahotsak plazara ekartzen dituzte, ikusgarritasuna eta askatasuna oinarri hartuta.