1996. urteko irailaren 8a. Bat-batean sartu zirela esaten da, inork deus ez zekiela. Baina ez da egia. Alardean parte hartzeko baimena eskatua zuten jada hiru urte lehenago. Ez zuten sekula erantzunik jaso. 30 urte pasatu dira geroztik. Eta oraindik ere herritarren erdiei ukatu egiten zaie jaietan gizonen pare esku hartzea, ukatu egiten zaie, azken batean, eskubide bat. Bien bitartean, zertaz ari dira batzuk? Sentimenduei buruz? Ikuspuntu ezberdinei buruz? Jaiak bizitzeko bi moduri buruz?
Hizlariak:
Ixabel Alkain, Juana Mugarrietakoa eta Jaizkibel kidea.
Izazkun Larruskain, Jaizkibel kidea.
Mertxe Tranche, BAE (Bidasoa aldeko Emakumeak) elkartearen kidea.
Oihana Briones, lehenengo urtean Alardean sartu zen emakumeetako bat eta BAEko kidea.
Gutxitan aipatzen da; Hondarribitik kanpo, behintzat, oso gutxitan. Baina alardearen gatazkaren atzean beste zerbait ezkutatzen da. Jai giroan berdinetik berdinera parte hartzea ukatzetik haratago zer dago hemen gordean? Bada, ustezko, eta askoren zoritxarrerako, benetako boterea. Boteretxoa, behintzat, agintea eta agindu nahia. Ikusten ez diren kontu gehiegi nahaspilatzen dira tartean, edo muinaren muinean, hobeki esanda.
Hizlariak:
Eztitxu Urtizberea Sorzabal, Hondarribiko udalaren alkateordea.
Maggie Bullen, Gizarte Antropologoa / EHUko irakasle.
30 urtez tinko eustea ez da marka makala! Amore eman gabe, jaiak jai izateari utzi gabe… Urterik urte, ttanttaka-ttanttaka, lagun gehiago bildu zaizkie konpainiara, eta biltzen oraindik ere. 26 soldadu hasi ziren; 1000tik gora dira egun. Zein izan da Jaizkibelen borroka estrategia? Ze erabakik marraztu dute euren ibilbidea?
Hizlariak:
Ixabel Alkain, Juana Mugarrietakoa eta Jaizkibel kidea.
Maite Asensio, Berriako kazetaria.
Oihana Etxebarrieta, Jaizkibel konpainiako kidea eta bertako kapitain ohia.
Erreparaziorik egongo bada, sortutako minaren aitortzaren ondotik etorriko da. Edo etorrarazi egin beharko. Horretarako ezinbestekoa izango da hitz egitea, elkar entzutea, enpatia lantzea. Zein unetan aurkitzen gara?
Hizlariak:
Gema Sagarzazu, Juana Mugarrietakoa Elkarteko kidea eta Jaizkibel Konpainiako kidea.
Marian Emazabel, Jaizkibel Konpainiako kidea.
Ainhoa Arbelaitz, Jaizkibel Konpainiako kidea eta Jaizkibel Konpainiako lehen kantinera.
Lupe Altuna, Jaizkibel Konpainiako kidea.
Errepazioa, berriz ez gertatzeko bermea, kontakizuna, nork zer nola, boterea, zurrumurruak... Zurrumurruak?
Iratxe Retolaza
Ausartu egin ziren eta konpainiara sartu. Gero, ordea, nola sortu? Herriko hainbat sortzailek baldintzatuta sentitu dute nabarmen euren jardun artistikoa. Oholtzaren gainean, jendearen aurrean, protesta eta erresistentzia gorpuzten dute, oso modu deserosoan askotan, euren herrian bertan ere arrotz sentitzeraino deseroso, sorkuntzarako leku seguruak eurek berek asmatu behar izateraino.
Hizlariak:
Monika Weber, performance artista.
Nora Ferreira, sortzailea eta Jaizkibel konpainiako kapitaina.
Oihane Bengoetxea Gartzia eta Pilar Blanco Alonso, iiingles musika taldeko kideak.
Zein izan da gizonen papera gatazka honetan? Hasiera-hasieratik eta zalantza izpirik gabe, emakumeen eskubideen alde kokatu ziren gizon haiek zer eta nola bizitu zuten dena? Zer uste eta ideia zituzten? Zer sentimendu? Eta egun? Nola bizi dute egun gizonek gatazka?
Hizlariak:
Mikel Mariskal Balerdi.
Gorka Bereziartua Mitxelena, Hondarribiko bizilaguna.
Nork du arrazoi? Nork kentzen dio nori? Zer da arrazoia? Zer da legezkoa? Zer bidezkoa? Nola askatu korapilo hau? Legeak zer dio?
Hizlaria:
Garbine Biurrun Mancisidor, Zuzenbidean lizenziatua, Epailea, Magistratua eta EHUko irakaslea.