Podcasta

Magala

Astero pertsona baten magalean jarriko gara Antxeta Irratian. Bertan babesa hartuz, kontu kontari aritzeko aukera izanen dugu Ekhiñe Zapiainekin.
-- Ekhiñe Zapiain --
Solasaldiak
21 atal entzuteko
22 · Idoia Asurmendi
2024/06/22

“De amar y desandar” diskaren aurkezpen bira hasi berri du Idoia Asurmendi abeslari aramaioarrak. Horren aitzakipean eseri gara bere magalean, eta diskari errepaso bat emateaz gain musikari gisa dituen zenbait hausnarketa partekatu dizkigu. 

21 · Irati Fagoaga
2024/06/21

Irati Fagoaga beratarrak nutrizio ikasketak burutu zituen Gasteizen, eta egun, lan horretan dihardu. Gaztea izan arren, jakintza ugari du esparru honetan, eta zenbait nutrizio gomendio eman dizkigu gaurko honetan. 

20 · Joseba Larratxe
2024/06/20

Joseba Larratxe marrazkilaria da. Ibilbide luzea izan du, kolaborazio ezberdinak egin ditu, baita bere proiektu propioak izan ere. Bere azken lan ezaguna, “Ni ez naiz Mikel Laboa”, adibidez. Bere ilustratzaile ibilbidearen errepaso xume bat egin digu. 

19 · Bidenabar
2024/06/19

Bidenabar taldea Ane Fagoaga, Malen Alzuart eta Kattalin Arizmendik osatzen dute. Orain dela gutxi sortu zuten taldea baina haien proiektua loratu dela erran dezakegu. Kontzertuak ematen ari dira han eta hemen, eta beraiekin bildu gara. 

18 · Kattalin Ezkerra
2024/06/18

Feminismotik ulertzen du bizitza Kattalin Ezkerrak. Musika, Tradizioa, Zaintza, Klase Borroka, Landa Eremua… guztiak feminismotik begiratu ditugu.

17 · Amaia Leiza
2024/06/17

Suediako Sokatirako mundialetik itzuli berritan, Amaia Leiza lesakarrak bere magal goxoa eskaini digu. Pasa den udan Australiara egin zuen bidaia nolakoa izan zen azaldu digu, baita egun bizi duen dolu prozesuaren berri eman ere. 

16 · Maider Iantzi
2024/06/16

GARAko kazetaria da Maider Iantzi. Urteak daramatza ogibide horretan, eta 25. urteurrenaren harira berarekin bildu gara. Kazetariaz gain ama bakarra ere bada, eta amatasunaren pisuaz, ahotsaz, idazteaz, maitasunaz… hamaika gaiez aritu gara solasean. 

13 · Aitziber Garmendia
2024/06/13

Aitziber Garmendia aktoreak ibilbide luzea izan du eta egiten ari da oraindik. Antzoki eta telebistan ezaguna bihurtu da urterik-urte, eta Euskal Herritik Madrilera salto egin berritan dago orain. Bere magalean jarri gara gaur.  

12 · Esther eta Araitz
2024/06/12

Esther Carrizo eta Araitz Bizkai artistek En tránsito, personen las molestias antzezlana sortu zuten haien beharretatik abiatuta. Heriotzaren inguruan ari dira, eta noski, bizitzaz ere bai. 

11 · Itsaso Alcalde
2024/06/11

Argazkilaria da Itsaso Alcalde lesakarra. Bere magalean jarri gara eta bere bizitzaren errepasoa egin dugu berarekin, kantuz kantu. Afizioa ofizio bihurtzeko saltoa nola eman duen azaldu digu, bertzeak bertze. 

10 · Maialen Txantre
2024/06/10

Laboraria da Maialen Txantre. Beratarra da eta egun Zugarramurdin bizi da, eta duela zenbait urte nekazari izateko apustua egin zion bere buruari. Bere bizitzaren errepasoa egin digu; bere magalean jartzeko aukera eskaini digu. Lehen sektoreari neska gazte baten begietatik begiratzeko aukera ezin hobea izan dugu.