Haizea dator festibalaren edizio berri bat ospatuko da ostiral honetan Urruñako erdigunean dagoen Berttoli elkartean. Bertsolari gazteenei oholtza eta kantatzeko aukerak emateko helburuarekin sortu zuten hitzordua orain dela zenbat urte.
Gure eskualdeko sei bertsolari gazte arituko dira kantuan, baita bertso eskoletako txikienak ere. Arratseko 19:00tan eman dute hitzordua Berttolin, eta jan eta edateko parada ere izanen dela iragarri dute.
Aimar Karrika, Bertsularien Lagunak elkarteko kidearekin eta ekimenaren antolatzailearekin mintzatu da Aitziber Zapirain.