Udal aitzinkondu parte hartzaileen prozesua azken fasean sartu da Urruñan

Antxeta Irratia 2024ko mai. 10a, 08:24

Ekainaren 10a arte urruñarrek bozkatu ahalko dituzten proposatutako lau proiektuak ezagutarazteko, eta zalantzak argitzeko, bilkura publikoa egingo dute maiatzaren 18an herriko kontseiluko gelan.

Urruñako herriko etxeak aitzinkondu parte hartzaileari buruzko bilkura publiko bat antolatzen du  maiatzaren 18an, larunbatarekin. Lau proiektu aurkeztu dira, eta proiektu eramaileek zuzenean proposatu dituzten egitasmoen aurkezteko aukera ukanen dute. Bizikidetzarako gune baten sorrera Zokoan, zentzumen-gune ibiltaria, Bixikeniako basozain-baratzea eta trail estazio bat Larrunen dira bilkuran aztertuko dituzten proposamenak. Herriko etxeak iragarri duenez, 30 minutuko aurkezpen orokor bat eginen dute, eta ondotik, proiektu eramaileek herritarren galderei erantzun ahalko diete.

Bilkura publikoa maiatzaren 18an eginen dute herriko etxeko kontseiluko gelan goizeko 10:00etan. Eta behin proiektuak aurketurik, maiatzaren 18tik ekainaren 10era, herritarrek gustokoen duten proiektuaren aldeko bozkatzen ahalko dute Consultvox plataformaren bidez. Ekainaren 14rako bozak zenbatuak izango dira eta herriko etxearen asmoa da uztailaren 1eko herriko kontseiluak urruñarrek bozkatu egitasmoa baieztatzea. Gehienez ere 100.000 euro bideratuko ditu udalak proiektua diruztatzeko. Hautatutako lau proiektuak erabakitzeko ere bozka bidez egin zuten apirilaren 6tik maiatzaren 6ra, eta 9 urtetik gorako urruñar orok izan du bozkatzeko aukera. 9-15 urte bitartekoei ere euren iritzia emateko aukera eman nahi izan baitie herriko etxeaki, betiere, haien gurasoen ardurapean.

Egitasmoei buruzko informazio gehiago ukan nahi izanez gero: www.urruna.eus/parte-hartze-aurrekontua