Ramon Zabalegi, Itsas Mendi zinemagelako langileak aipatu digunez, goi mailako emanaldia eskainiko du Ana Arsuagak. Tolosan finkaturik dago eta 2015ean Serpiente taldea sortu zuen Beatriz Perales eta Elena Nuñezekin batera. Bi disko atera zituzten eta kontzertu ugari eman zituzten. Taldeak 2020ra arte iraun zuen. Baina ordurako, 2019an "Verde Prato" bakarkako proiektua abiatua zuen Arsuagak, eta euskal folklorea hartu eta teknologia garaikidea erabiliz interpretatzen du. 2021ean atera zuen aurreneko diskoa, eta 2022an bi abesti dituen lana kaleratu zuen, lehenengo, eta lau bertsioz osaturiko EP bat ondoren. Abuztuaren 3an zuzenean entzuteko parada izango da Urruñan.
Arratsaldeko 16:00etatik goiti Michelle Lukrazy ta Zuaitz (Dj-ak) / Arotzenia jatetxearen eskutik jaki goxoak / Serigrafia Vistaederren eskutik eta La Grande Illusion liburudendaren karabanak parte hartuko dute. Eta ondoren, Verde Pratoren kontzertuak borobilduko du jaialdia, 20:30ean. Sartzeak 12 eurotan dira aitzinetik, eta 15 eurotan egunean berean sarrerak bertan erosita.
Ramon Zabalegi, Itsas Mendi zinemagelako langileak eman dizkigu xehetasun guztiak.