Euskaltzale honen ekoizpen kulturala anitza izan da azken hamarkadetan. Izan ere, bakarka zein beste musikariekin batera 9 diska argitaratu ditu orain arte, eta honakoa bere seigarren liburua da. Aurretik Askatasunaren egarrik, Gure Lurra eta Euskal Gerrikoa lanak idatzi ditu. Eta olerkilaritzan ez ezik, Nere Konpostelako bidea bidai liburua edota Urruñako kultur ondarea eta historian sakontzen duen Urrunaga Kultur Elkarteko kide gisa ere, zenbait argitalpenetan parte hartzeaz gain, bere herriko ondare bilakatu den Urruñako Zintzarrotsa idatzi zuen 2015ean Joseba Aurkenerena euskal ikerlari eta idazlearekin batera. Antzerkian murgildu zen lan honetan, 2014ko ekainan herriko pilota plazan Urruñako herriak berreskuratu eta Xerar Urrutiak berak zuzendu zuen kabalkada toberaren baitan idatzitako lana da honakoa.
Oraingo honetan, Maiatz argitaletxearen eskutik plazaratuko du “Barneko galderak” olerki liburua. Musikari sena hainbat olerkitan ikusten ahal da, poemak metrikaz eta errimaz osatuak baitira, eta frangotan, koblak eta errepika eta doinua ere badute.
Urrutiak iragarri digunez, Durangoko Azokan ere aurkeztuko dute. “Barneko galderak” olerki liburuan bere bizitzaren momentu desberdinetan izandako bizipenak jasotzen ditu. 100ndik gora olerki bildu ditu lan honetan. Berarekin mintzatzeko parada izan dugu.