1984. urtean Bertsularien Lagunak elkarteak lehen Errexil sariketa antolatu zuen Juan Jose Eizmendi Goenaga 'Errexil' bertsolariaren omenez. Errezilen sortua 1918an, biziki gazte Ipar Euskal Herrira etorri zen garaian gerra zibila zela eta. Urruñar batekin ezkondu eta bertan bizi izan zen zendu arte 1965ean. Urruñan bertsolaritzan murgildu zen, Xalbador eta Mattin bezalako bertsolariekin plazaz plaza ibiliz. Ahots indartsua eta presentzia nabarmena zituen Errexilek, eta bertsolaritza zaleek maiz oroitzen dute haren umorea eta dotorezia bertsotan.
Sariketa horren 40 urteen ospakizunarekin, Bertsolaritza sustatzeko parada dela aipatu du Ortzi Idoate bertsolariak. Herriko etxeko teknikaria Ione Iosiek ere xehetasunak eman dizkigu, herriko etxea partaide den heinean.
Bi sailkapen saio izango ditu sariketak, irailaren 20an eta 27an, 19:00etan. Finala urriaren 4an iraganen da, ordu berean. Lehen saioan, hain zuzen, Maddi Ane Txoperena, Aitor Servier, Ramuntxo Christy, Eneko Lazkoz, Oihane Perea eta Eneritz Artetxe eta izango dira parte-hartzaileak, Amaiur Lujanbio gai-emailearekin. Bigarrenean, berriz, Patxi Iriart, Miren Artetxe, Maddi Sarasua, Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Josu Sanjurjo eta Aissa Intxausti eta arituko dira, Xalbat Alzugarai gai-emailearen gidaritzapean. Final handia urriaren 4an ospatuko da, 19:00etan, eta Aritz Bidegain izanen da gai-emaile lanetan.