Urruñako organoa Akitaniako handienetakoa da, 10 tonako pisua du, eta berritu zutenez geroztik bisita gidatuak ere antolatzen dituzte XI. mendean eraikitako San Bixintxo elizara, bertako organoa eta zurezko galeriak ezagutzeko. Oraingo honetan musika tresna pedagogiko ezinhobea dela sinetsita, Urruñako Erlaitza eskolak aparteko kontzertua antolatu du bere ikasleekin. Hauek 3 euskal kantu abestuko dituzte. Eta bertako guraso eta musikalaria den Garazi Cristobal Azkaratek arrabitan (bibolinan) lagunduko badu ere, organoa izango da emanaldiaren erdigune. Horretarako, Jesus Martin Moro organo-jole aditua gonbidatu dute. Bi musikari hauekin batera, Erlaitza eskolako ikasle ohi batek tronpeta joko du ere.
Garazi Cristobal Azkaratek eman dizkigu xehetasun gehiago.