Mikela Forestier, Urruñako Merkataritza arduradunak azaldu digunez, Herriko Etxeak 20 euroko “Opari Txartelak” proposatuko ditu partikularrentzat, Urruñako komertzioetan erabilgarri izanen direnak, Les Petits Commerces enpresarekin batera. Txartelak https://www.petitscommerces.fr/urrugne/ loturan salgai dira. Eta bertan, antolatutako tailerren ikusteko programazioa osorik eskuragarri da www.urruna.eus webgunean.
Izan ere, proiektu horren helburua Urruñako sare ekonomikoa balioan jartzea da ekimen ezberdinen bidez. Eta sektoreko profesionalei garatzen laguntzeko tresnak proposatu nahi dituzte urririk. Era berean, bada denbora bat horretan lanean ari direla herriko etxetik, eta herriko enpresendako webgune bat ere sortua dute. Mikel Forestierrek eman dizkigu xehetasunak ondoko elkarrizketan.