Animazio anitz asteburuan Urruñako Eguberriko Azokan

Antxeta Irratia 2024ko abe. 13a, 15:27

Eguberriko Merkatua ospatuko dute asteburu honetan Urruñan. Olentzeroren aurkezpenarekin ekingo diote 18:00etan, baina asteburu osoan zehar postuetan erosketak egiteko aukera emateaz gain animazio anitz antolatu dituzte Hiri Barnean.

Orotara 30 bat artisau eta elkarte bilduko ditu Urruñako Eguberriko Azokak ordutegi zabal batekin. Abenduaren 13an 17:00etatik 20:30ak arte. Eta bertan Olentzeroren etorrera ospatuko dute 18:00etan. Iragarri dutenez, eguberri kantak eskoletako haurrek abestutako eguberri kantak izango dira herriko plazan eta Airoski taldearen dantzak. Abenduak 14an merkatuaren ordutegia 10:00etatik 20:30era izango da, eta igandean 19:00etan itxiko du.

Ione Iosie, herriko etxeko teknikariak azaldu digunez, ostiral honetan 17:00etatik 19:00etara, eta larunbata eta igandez 11:00etatik 12:00etara eguerdian, eta arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara eskuz zizlkatutako zaldiko-maldikoak izango dira herriko etxean. Hortaz gain, baratze argitsua antolatu dute, ilunabarrean argiztatuko dutena.

Kultur programazioa oparoa izango da. Larunbatean, 10:30ean «Urtxintxak» ikusgarria izango da herriko etxean Elirale Konpainiarekin. Eta 11:30ean René Soubeletek zuzenduriko Tximi-Txama abesbatzaren kontzertua izanen da plazan, eta hainbat atelier egin ahalko dira. Bestalde, 6 urtetik gorakoendako “Hola Frida” filmaren proiekzioarekin borobilduko dute larunbatean, 16:00etan, Itsas Mendi gelan. Eta igandean leku eta ordu berean, “Le Grinch” filmarekin. Honi lotuta, larunbatean pista joko bat ere proposatzen diete herriko haurrei. Iosiek azaldu digunez, Grinchak Olentzeroren jantziak lapurtu dituela, eta haurrei gabonak salbatzea proposatzen zaielarik. Hau 10:00etatik 12:00etara egingo dute.

Programazeio osoa hemen