Xaia ostatuak, auzoko besten egitaraua osatzeko ekimen ezberdinak antolatu ditu

Aitor Errazkin 2025ko uzt. 23a, 10:15

Pausuko besten atarian, ostegun honetan Xaia ostatuak Mus txapelketa bat antolatuko du. Festa giroa pizten hasteko lehen urratsa izango da hori. Jaiak igandera arte luzatuko dira, ekitaldi ugariz lagunduta. Beñat Elizondorekin hitz egin dugu egitarauaren inguruan.

Pausuko bestak uztailaren 24an abiatuko dira eta igandera arte luzatuko dira. Xaia ostatua, urtero legez, festetan buru-belarri murgilduko da. Lehen egunean, ostegunean, Mus txapelketa antolatu dute 19:00etan.

Ostiralean, 25ean, Pintxo pote XXL-a izango da 19:00etan, eta gauean Xabaltx taldearen kontzertua 23:00etan. Larunbatean DJ gaua prestatu dute: DJ Oskar Cia eta Claude Martinez arituko dira 23:00etatik aurrera.

Igandean, 12:00etan aperitifa izango da, eta 14:00etan kantu bazkaria KUSK taldearen animazioarekin. Bestak borobiltzeko, IZAN taldearen kontzertua 19:00etan izango da.