Joare soinuekin abiatuko dituzte auzoko jaiak Pausun

Aitor Errazkin 2025ko uzt. 24a, 17:02

Pausuko bestak ostiral honetan abiatuko dira. Joaldunen doinuek emango diote hasiera jaiari, eta asteburuan zehar, haur zein helduentzako jarduera ugari izango dira. Egitaraua zabala prestatu dute: arrantza lehiaketa, kontzertuak, euskal dantzak eta kirol erakustaldiak, besteak beste. Johan Breton, Pausuko bestetako komiteko kidearekin hitz egin dugu.

Pausuko bestak ostirala honetan abiatuko dituzte. Ostiral arratsaldean, 19:00etan, joaldunen burrunbak emango dio hasiera bestari, eta ordutik aitzina, ez da aspertzeko tarterik izango.

“Urtero bezala, auzotarren eta herriko taldeen elkarlanari esker osatu dugu egitaraua”, azaldu digu Johan Bretonek, komiteko kideak. “Gure helburua beti bera da: jendeak ongi pasa dezala, auzo giroan”.

Ostiral arratsaldean bertan, pintxo pote erraldoia izango da, Neskaranga txarangak girotuta, eta gaua DJ Lanas Travelsound-ek borobilduko du. Larunbata berriz, goiz-goizetik hasiko da: 8:00etan amuarrain arrantza lehiaketa egingo da Onchistan, eta eguerdian sariak banatuko dituzte. Larunbatean ere Haurren egunaozango da eta jarduera ugari prestatu dituzte: asto ibilaldiak, zaldiko maldikoa eta beste hainbat sorpresa prestatu dituzte.

20:00etan AFARIA (Txerrikiak,txipiroiak tintan edo tomate saltsan, gasna) 20 eurotan. 22:30etan KONTZERTUA: Alma Flamenca. 00:00etan DJ RA

Igandean, 9:00etatik 13:00etara Bigarren eskuko azoka (Pausuko plazan). 10:00 Meza nagusia. 15:00etan Euskal dantza ikuskizuna (Luixa taldearekin). 16:30etan Euskal Kirolak. 18:00etan Mutxikoak-Patxi eta konpainia